
Atsegin handiz iragarri nahi dugu 2025eko azaroaren 13an eta 14an Donostiako Silken Amara Plaza Hotelan egingo diren Lan Jardunaldien XIII. Edizioa.
Aurten ere, jardunaldi hauek ezinbesteko topagune bihurtu dira arlo juridiko-laboraleko profesionalentzat, gaurkotasun eta garrantzi praktiko handieneko gaiak jorratuko dituzten ospe handiko hizlarien parte-hartzeari esker.
Edizio honetan Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren funtsezko gaiak jorratuko dira, besteak beste, Europar Batasuneko mugaz gaindiko lanaren errealitate berriak, enpresak ez betetzeagatik kontratua suntsiarazteko kasuak, autonomo faltsuaren figura, erretiroaren eta lan-jardueraren arteko bateragarritasuna, eta berdintasunaren eta kontziliazioaren arloko araudi berrien inplikazioak. Era berean, kaleratzeari eta langileek laneko arriskuen prebentzioaren arloan duten erantzukizunari buruzko alderdi eztabaidagarriak aztertuko dira.
Gainera, jardunaldietan 2025eko Gizarte Merezimendu Saria banatuko da, aurten Rosa María Virolésen ibilbidea aintzatesten duena. Halaber, Espediente Akademiko Onenaren Sariak emango zaizkie EHUko Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Gradua, NUPeko Lan Harremanen eta Giza Baliabideen Gradua, EHUko Negozioen Kudeaketaren eta Lan Harremanen Gradu Bikoitza eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko eta Lan Harremanen Gradu Bikoitza kalifikazio onenekin amaitu duten Gipuzkoako ikasleei. Amaierako bazkaria Elkargoaren Merezimenduaren Dominak emateko esparrua ere izango da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñaki Tapia Jardunaldietako zuzendari akademikoari, aurtengo programaren koordinazioan hartutako konpromisoagatik eta egindako lan bikainagatik.
Jardunaldiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko klikatu irudiaren gainean.

