Elkargokide izateko hiru modalitate daude, lan egoeraren arabera:
a) Bere kabuz jarduten duena: Lanbidea bere kontura burutzen duen pertsona adierazten du, banaka edo beste batzuekin elkarturik edo taldean.
b) Enpresan jarduten duena: Lanbidea beste norbaiten kontura burutzen duen pertsona adierazten du, lan erlazioaren bitartez, eta beti ere kontratazio hori Gizarte-Graduatu gisakoa baldin bada.
Dagokion funtzio publikoa araupetzen duen legediak funtzionario jakin batzuk elkargo profesionaletako kide izateko beharra edo aukera ezartzen duenean, beste batzuen kontura jarduten duten Gizarte-Graduatuen pareko izango dira beraien zerbitzuak Estatuko, Autonomia Erkidegoko, Probintziako edo Udalerriko erakunde ofizialetan eta baita Gizarte-Graduatu, Gizarte-Graduatu Diplomatu edo Lan Harremanetako Diplomatu tituluari esker lan egiten duten beste edozeinetan funtzionario gisa ari diren guztiak, eta lan hori betetzeko titulua eskatu bazaie, baldin eta betebeharrekoa Gizarte-Graduatuari dagokiona baldin bada.
c)Jarduten ez duena: Aurreko egoeretako batean ez dagoen pertsona izendatzen du.
Honekin batera aurkeztu behar da eskaria:
- 2 argazki N.A.N-ren tamainakoak
- N.A.N-aren Fotokopia
- Tituluaren Fotokopia edo eskatu izanaren fotokopia
- Banku-kontuko zenbakia. (20 digitu)
Elkargokide izateko dokumentazio osagarria
BERE KABUZ JARDUTEN DUENA
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan Altan egotearen fotokopia
- Autonomoetan alta eman izanaren agiriaren fotokopia
- Erantzukizun zibilaren aseguru -polizaren fotokopia
IZENA EMATEKO KUOTA (2024. urtea)
Bere kabuz edo enpresan jarduten duena | 175,15 euros |
Jarduten ez duena | 150,89 euros |
Izena emateko kuota elkargokide egitean ordain daiteke, edo Caja Rural De Navarra erakundeko 3008 0197 89 1339161422 kontu-zenbakian ere egin daiteke diru-sarrera.
HIRU HILABETEZ BEHINGO KUOTAK (2024. urtea)
Bere kabuz edo enpresan jarduten duenaren kuota | 201,18 euros |
Jarduten ez duenaren kuota | 29,60 euros |