Graduadogipuzkoa/ 3 martxoa, 2026/ Gaurkotasun, Hitzarmenak

Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du LAE Taldearekin, araudia betetzeko hainbat arlotan aholkularitza juridikoko, aholkularitza espezializatuko eta prestakuntzako zerbitzuak elkargokideen eskura jartzeko.

Akordio horren arabera, LAE Taldeak zerbitzu hauek eskainiko dizkie doan elkargoko jarduneko elkargokideei:

• Datuak Babesteko Aholkularitza eta LOPD-GDD eta LSSI
• Deskonexio digitalerako protokoloa
• Kapital-zuriketaren prebentzioa
• Laneko jazarpenaren prebentzioa
• Ordutegi-erregistrorako eta soldata-erregistrorako tresnak
• Ziurtagiri digitala zentralizatzea eta jakinarazpen elektronikoak kudeatzea

Era berean, elkargokide bakoitzak auditoretza aurreko bat eskaini ahal izango die bezeroei, araudia betetzeko eta prestakuntza espezializatua emateko, baita erabat doan ere, honako gai hauek barne hartuta, besteak beste: berdintasun-planak, konplimendu penala, segurtasun informatikoa, ISO, alergenoen araudia, prestakuntza hobariduna eta prestakuntza-kontratuak.

Iñigo de la Peña, Gipuzkoako Graduatu Sozialenen Elkargo Ofizialeko presidentea, Pedro Corujo, Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresen Saileko arduraduna eta Mario Cervellione, Enpresen Saileko aholkularia, izan ziren akordioaren sinaduran.

Akordio horrek indartu egiten du elkargokideek ematen dituzten zerbitzuak etengabe hobetzeko Elkargoaren konpromisoa, bikaintasun profesionalari eta enpresa eta bulegoen araudia betetzeari laguntzeko tresnak eta baliabideak eskainiz.

Share this Post