Ikasturtea amaitzen ari da, eta Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko ikasle askok beren hurrengo urrats profesionalak planteatzen hasi dira.
Graduatu Sozialaren lanbideak lan-aukera ugari eskaintzen ditu arlo hauetan: lan-aholkularitza, pertsonen kudeaketa, Gizarte Segurantza, negoziazio kolektiboa edo lan-arloko epaitegietan ordezkaritza izatea.
Baina unibertsitatetik jardun profesionalera igarotzeak zalantzak, erronka berriak eta karrerako lehen urteetan orientazioa eta laguntza izateko beharra ere sortzen ditu.
Horregatik, Gipuzkoako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialetik dei egiten diegu etorkizuneko Graduatu Sozialei Elkargora hurbiltzeko eta lanbidean parte hartzen hasteko.
Oraina eta etorkizuna duen lanbide bati buruzko bideo hau partekatzen dugu, baita lehen urratsak beste profesional batzuekin batera emateak duen garrantziari buruzkoa ere.
