Graduadogipuzkoa/ 18 iraila, 2026/ Gaurkotasun

Urtero, irailaren 18an, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta data horrek gogorarazten digu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna nominan ere islatu behar dela.

1951n Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 100. hitzarmenak balio bereko lanagatik ordainsari berdinaren printzipioa ezarri zuenetik, aurrerapen handiak egin dira ordainsari-berdintasunaren arloan.

Espainian, esparru hori arian-arian indartu da neurri hauekin: berdintasun-planak, ordainsarien erregistroak, soldata-auditoriak eta lanpostuak baloratzeko sistemak. Horri gehitu behar zaio 2023/970 (EB) Zuzentaraua, soldata-gardentasunaren arloan eta egon daitezkeen ordainsari-aldeak detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoetan aurrera egiten jarraitzen duena.

Baina soldata-berdintasun eraginkorra lortzea ez dago arauen mende soilik. Erakundeen egunerokoan ere eraikitzen da: lanpostuak baloratzeko, ordainsariak ezartzeko, lanbide-sustapenak garatzeko eta irizpide objektiboekin bat ez datozen aldeak hautemateko eta zuzentzeko moduan.

Arlo horretan, Graduatu Sozialok zeregin garrantzitsua betetzen dugu, lan-harremanak zuzenean ezagutzen ditugulako eta arau-esparru horren aplikazio praktikoan esku hartzen dugulako.

Ordainsari-berdintasuna gauzatzen da printzipio horiek benetan iristen direnean erakunde bakoitzera, lan-harreman bakoitzera eta nomina bakoitzera.

Talentu berdina, aukera-berdintasuna.

Share this Post